2011/09/11

Barre egiteko erreztasuna

Konturatu ez bazara ume txikiek oso errez egiten dute barre edozergatik. Inolako kezkarik gabe ahoa zabal-zabalik egiten dute barre, lasai. Inork errua botako dienaren inolako beldurrik gabe. Lotsa gutxi edukita beraien eguneroko momentuak alaitsen dituzte bai beraien onerako zein ingurukoentzako. Eta hori kontajiatu egiten da, eta momentu jakin baten ez dakite zertaz barrez ari diren. Garrantzitsuena ume horren aurpegi alaia ikustea da eta konturatzea ze pozik dagoen inolako kezkarik gabe eta hori gutxienez ematen du, disimulatu egiten bai du. Nagusitzen zoazen einean, egoera hori tokiz aldatzen doa eta gure aurpegietan kezka baino ez da ikusten. Barre egitearen beldur gure egunerokoa azpergarri iruditzen zaigu, baina zergatik? Egin barre lasai, ez da gauza txarra. Egin barre negarrez hasi arte, konturatu arte ez dakizula zertaz barrez ari zaren. Mundu guztia ixilik gelditu eta zu bakarrik entzuten zarenean egin gogorrago barre, zeren beharbada zure poztasuna kontajiatu egiten da eta norbaiti eguna alaitsen diozu edo haserre bat ekiditen dozu edo norbait zugan fijatzea eragiten dozu. Zeren ez baldin badakizu barreak bizitza luzatzeaz gainera edertu egiten gaitu eta, gure eta ingurukoen, bizitza alaitu egiten du. Irribarre bat ikustean ongizate bat sentitzen dugu gure barruan asko eskertzen duguna.  
Horregatik, egiozu irribarre pasatzen den guztiari, beldur eta kezkentzako erremediorik onena delako eta beharbada zu txarto sentitzen zaren baten, norbaiten irribarreak sendatuko zaitu