2011/10/09

PATATATIMPOTIMPOTIMPO....

Atzo esan ahal dugu, nire astebururik onenetariko bat izan zela. Aspaldiko partez hiru lagun minak bakarrik atera ginen. Zinemara joateko plana geneukan baina Zubiartera heldu ginean izugarrizko kola zegoen eta azkenean ez ikustea erabaki genuen. Moyuatik eta Indautxutik ibili ginen, galdu egin ginen eta Alhondigan ajedrez lehiaketa bat ikusi genuen. Bertako denda baten objetu bitxi eta erabilgarri asko topatu genituen eta natura errespetatzen ikasi genuen(forma arraro baten). Santutxura itzultzean banku baten jesarri ginen ....
....eta zelako barreak. Aspalditik ez nintzen hain lasai eta alai sentitu, jendeak esaten eta pentsatzen zuena asmatzen ibili ginen, dialogoak imaginatzen eta kilometroetan entzun ahal diren barreak botatzen. Amairan, Nerea etxera lagundu genuen eta bidetik topatzen genituen denden izenak ohikath  genituen azkenean ahotsik gabe gelditu arte.
 Nabaritzen da edo gutxienez nik nabaritzen dut, noiz nagoen benetako lagunekin, noiz berdin zaidan zer esan zeren badakit ez dutela nitaz txarto pentsatuko. Atzo igarri nuen, zenbat botatzen nuen faltan adiskidetasun hori, inolako norabiderik gabe inoiz baino hobe pasatu nuen, inprobisatzen baina lasai.
Berdin dio gela berdinean ez egotea, berdin dio lagun desberdinak edukitzea zeren gu besti izango gara Berebiziko Espioiak!!!